Ateak zabaldu orduko, herritar mordoa gerturau da goizean Duke Enea alboan jarritako Outlet Azokara. Murkil Zarauzko dendarien elkarteak urtero antolatzen du ekimena, eta herriko dendetako produktuak prezio merkeagoan eskuratzeko aukera ematen du. Hala, gaurtik igandera arte egongo dira postuak zabalik. Goizeko 11:00etatik 21:00etara izango da azokaren ordutegia, baina zenbait dendek beraien ohiko ordutegia errespetatuko dute.
Aurten 20 saltokik parte hartuko dute, eta horiek Duke Enean edota negozioaren atarian jarriko dute postua. Hain zuzen ere, Vulcano, 310, Garmen, Lila Porosa, Emeberhirku, Josune, Urzelai, Dodys, Itziar Oregi eta Faylinn malekoian egongo dira; Transit, Pedrosa, Jade, El Palacio del Niño, Garmen, Ganbara, Kaioa, Nui, Andere, Azkuelek y Mut saltokiak, berriz, dendan bertan egongo dira produktuak saltzen.