Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, gaurkoan Artea eta arkitektura ziklo berriari ekingo diote. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.
Lehen saioan, arkitekturaren eta artearen arteko harremanera hurbilduko dira, eraikin bat nola sortzen den eta haren diseinuan ideia estetikoek, funtzioak eta erronka teknikoek duten garrantzia aztertuz. Saioak arkitektura eraikinak sortzea baino haratago doala hausnartzen du: artea, ingeniaritza eta espazioaren erabilera uztartzen dituen sorkuntza prozesua baita. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute, publikoaren parte hartzea sustatuz.