Herriko 20 saltokik parte hartuko dute Murkilen Outlet Azokan

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 19a

Outlet Azoka malekoian. (Guka)

Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak Outlet Azoka zabalduko du bihar, eta igandera bitartean, herritarrek Zarauzko dendetako produktuak prezio merkeagoan eskuratu ahalko dituzte. Saltokiek Duke Enean edota negozioaren atarian jarriko dute postua.

Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak antolatutako Outlet Azoka zabalduko dute bihar, herriko dendetako produktuak prezio merkeagoan eskuratu ahal izateko. Ekimenak bihar, osteguna, izango du lehen eguna, eta igandera arte egongo dira postuak zabalik. Goizeko 11:00etatik 21:00etara izango da azokaren ordutegia, baina zenbait dendek beraien ohiko ordutegia errespetatuko dute.

Elkarteak jakitera eman duenez, aurten 20 saltokik parte hartuko dute, eta horiek Duke Enean edota negozioaren atarian jarriko dute postua. Hain zuzen ere, Vulcano, 310, Garmen, Lila Porosa, Emeberhirku, Josune, Urzelai, Dodys, Itziar Oregi eta Faylinn malekoian egongo dira; Transit, Pedrosa, Jade, El Palacio del Niño, Garmen, Ganbara, Kaioa, Nui, Andere, Azkuelek y Mut saltokiak, berriz, dendan bertan egongo dira produktuak saltzen.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide