Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna da abuztuaren 19a, eta urteroko legez, Zarauzko Photomuseumek egitarau biribila osatu du ospakizun horren bueltan. Gainera, herritarrek museorako doako sarrera izango dute egun horretan.
Eguerdian hasiko dira jarduerak. Goizeko 11:30ean, aurreskua dantzatuko dute, eta jarraian lore eskaintza egingo dute Daguerreri eskainitako monumentuaren aurrean. Ondoren, bertsoak abestuko dituzte, eta amaitzeko, eguzki estatikoak, eklipseen zinemak eta finkapen kosmikoak jasotzen dituen Itzal Eremua bilduma proiektatuko dute.
Argi-iturria –eguzkia–, gainazal foto-errezeptorea –lurra– eta beraien artean tartekatzen den eta itzala ematen duen objektu opakoa –ilargia–. Proiekzio saioa gailu zinematografikoaren eta fenomeno astronomikoaren arteko funtsezko loturaren ingurukoa izango da; hura harrapatzeko eta erreproduzitzeko saiakerak aztertzen ditu; bere saiheskortasunean, eta, zinemagintzak (ilunpearen arteak), ilargiak lurrera jaurtitako itzalak ikusgarriaren baldintzak sakabanatu eta argia baino gehiago errebelatu ditzakeela baieztatzen du.