Atzo arratsaldean, 20:00etan hasita, Salbea eskaini zuen Schola Cantorum abesbatzak Zarauzko Aste Nagusiko egitarauaren barruan, eta Santa Maria La Real parrokia jendez goraino bete zen emanaldia tarteko. Musika doinuz bete zuten abeslariek parrokia, eta bertaratu ziren herritarrek gozatzeko aukera izan zuten.
Abesbatzak, urtean zehar, egun berezietako elizkizunetan parte hartzen du, eta eliz musika kontzertuak Gipuzkoako hainbat herritan eskaintzen ditu, baita beste hainbat lekutan ere. Gaur, 11:00etan, Schola Cantorumek abestutako meza nagusiaz gozatzeko aukera izango da Santa Maria La Real parrokian.