'Hiria zineman' zikloko bosgarren hitzordua, gaur arratsaldean Photomuseumen

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 14a

Los Angeles hiria.

Hiri modernoaren eta bizimodu berrien inguruko begirada ironikora eta umoretsura hurbilduko dira gaurko saioan. 18:00etarako jarri dute hitzordua, eta sarrera doakoa izango da.

Hiria zineman zikloko bosgarren hitzordua izango da gaur, ostirala, Photomuseumen. Museo horrek antolatutako Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruko saioa 18:00etan hasita egingo dute, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumekoek azaldu dutenez, hiri modernoaren eta bizimodu berrien inguruko begirada ironikora eta umoretsura hurbilduko dira gaurko saioan. Teknologiak, arkitekturak nahiz hiri antolamendu berriak eguneroko bizitzan duten eragina aztertuko dute, tradizioaren eta modernitatearen arteko kontrasteen bidez.

Gainera, saioa baliatuko dute modernizazioak ingurunea eta bizimodua nola aldatu dituen ardatz hartuta, aurrerapen teknologikoek eta arkitektonikoek bizi kalitatea hobetzen al duten hausnartzeko. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide