Aritzbatalde pilotalekuak pilotari profesionalen hitzorduak hartuko ditu datozen igandeetan

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 12a

Aritzbataldeko pilotalekua gris ilu kolorez eraberritua. (Aritz Mutiozabal)

Igande honetan jokatuko dituzte lehen bi partidak, eta abuztuaren 23an, berriz, bigarren hitzorduaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Sarrerak jada salgai daude, 30 eurotik gora ordainduta.

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuak pilotari profesionalen bi hitzordu hartuko ditu datozen bi igandeetan. Hain zuzen ere, hilaren 16 eta 23an izango dira Masters Caixabank esku pilota txapelketako neurketak, 17:15ean hasita. 

Igandeko lehen neurketan, B seriekoan, Salaberriak eta Morgaetxeberriak Zubizarreta IV.a eta Bikuña izango dituzte aurrez aurre. Bigarren partidan, A seriekoan, Artola eta Rezusta Lasoren eta Martijaren aurka lehiatuko dira. Abuztuaren 23an, aldiz, B serieko neurketa Amianok eta Gabirondok jokatuko dute Zubizarreta IV.aren eta Bikuñaren aurka. Bigarren partidan, A seriekoan, berriz, Altuna III.ak eta Imazek Lasoreneta Martijaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Pilota hitzorduetarako sarrerak salgai daude Interneten: 40 euro ordaindu beharko dira kantxako sarrerak, eta 30 euro, errebotekoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide