Ikasturte berriarekin batera, berrizkuntzak izango dira Sanz Enean dagoen Zarauzko Udal Liburutegian. Udalak jakitera eman duenez, aldaketa horiek urtean egiten dituzten literatura solasaldiei eragingo die. Izan ere, euskarazko eta gaztelerazko liburuen inguruko solasaldiei ingeselezko liburuenak ere gehituko dizkiete.
Horrenbestez, datorren ikasturtean euskarazko eta gaztelerazko zortzina libururi buruz ariko dira solasean, baita ingelesezko hiru argitalpenen bueltan ere. Irailetik maiatzarera bitartean egingo dituzte euskarazko eta gaztelaniazko liburuen solasaldiak; ingelesezkoenak, aldiz, abenduan, martxoan eta ekainean. Saioak ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara.
Beste berrikuntzetako bat Haurrentzako Txokoaren data aldaketa izango da. Lehen asteazkenetan egiten zituzten haurrei zuzendutako saioak, eta aurrerantzean astelehenetan egingo dituzte.
Solasaldi horien eta, oro har, liburutegiko bestelako kontuen berri izateko, udal zerbitzu horrek WhatsApp-en duen kanalean eman daiteke izena.