Bihar jokatuko dituzte Zaporrako finalerdietako lehen bi partidak

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 11

Zaporraren oroimenezko txapelketaren finalaurdenak. (Utzitakoa)

Jubenilen eta helduen mailetako azken final laurdenak jokatu zituzten atzo Frontoi Txikin. Bihar lehen finalerdiez gozatzeko aukera izango da.

Atzo jokatu zituzten azken final laurdenak Frontoi Txiki jendez leporaino zela, eta herritarrek txalo artean hartu zituzten pelotariak. Zufiria eta Alejok irabazi zuten jubenil mailako partida; 22 eta 12 nagusitu ziren Iturralde eta Arangurenen aurka. Seniorretan, berriz, Bidezabal eta Gorostidik 22 eta Iraeta eta Castrok 12 egin zuten. 

Bihar jokatuko dituzte lehen finalerdiak, baina eklipsea dela eta aldatu egin dute ordua. Zehazki, 17:45etatik aurrera izango dira Frontoi Txikin. Jubenil mailan, Gaztañaga eta Beroz andoaindarrak arituko dira Usurbilgo Aburuza eta Errastiren aurka. Seniorretan, berriz, azken urteetako txapeldun izan diren Eskudero eta Urruzola Aranbarri eta Juaristi azkoitiarrekin lehiatuko dira.

Ostiralean, berriz, jubenil mailan, Bidezabalek eta Galagarrak Zufiria eta Alejoren aurka neurtuko dituzte indarrak. Seniorretan, aldiz, Orbegozok eta Sasianek Bidezabal eta Gorostidiren aurka jokatuko dute partidua. Horiek ohiko orduan izango dira, 18:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide