Udako erakusketa kolektiboa inauguratu zuten joan zen ostiralean Ispilu Arte galerian. Hara joaten direnek Zuhar Iruretagoienaren, Martxe Aranaren, Helena Elbustoren, Jose Antonio Legorbururen, Aitor Sarasketaren, Chari Goienetxeren eta Javier Espigaresen lanez gozatzeko aukera izango dute. Askotariko lanak –margolanak nahiz bestelakoak– jarri dituzte ikusgai galerian.