Hondartzaraino iritsi da Gazako herritarren aldeko protesta

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 9a

Manifestazio zaratatsua egin dute hamarnaka lagunek gaur eguerdian malekoian eta hondartzan, palestinarren eta, batez ere, Gazako biztanleen eskubideak ozen aldarrikatzeko. 

Zarautz-Palestina herri mugimenduak antolatuta, 11:30ean protesta zaratatsua egin dute malekoian eta hondartzan hamarnaka lagunek, Edozein ordutan Gaza gogoan lelo hartuta.

Malekoian, Emakumeen Etxearen parean elkartu dira adin guztietako herritarrak, baita EH Bilduko zinegotzi batzuk ere, ekintza zaratatsua egiteko. Txilibituak eraman dituzte batzuek, kazolak beste batzuek, eta bandera palestinar asko astindu dituzte ibilbide osoan zehar. 

Abuztua izan arren, palestinarren eta, bereziki, Gazako biztanleen eskubideak ozen aldarrikatu nahi izan dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide