Aldi baterako erakusketa berri bat zabaldu zuten atzo goizean Photomuseumen: Eklipsearen ondorengo istorioa izenekoa. Fernando Garateren eta Estrella Gomararen MV bildumako 30 bat artelan daude ikusgai Villa Manuelako museoan, eta irailaren 27ra arte izango da zabalik: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Manuel Quejidoren, Raul Urrutikoetxearen, Ana Barrigaren, Carlos Leonen, Nagore Amenabarroren nahiz beste hainbat artistaren lanak biltzen ditu erakusketak. Hainbat subjektibotasun azaleratzen dituen obra multzoa dela azaldu dute Photomuseumekoek: "Irudiaren dentsitateetan eta biskositatean murgiltzen da obren hautaketa. Agerian uzten du ez zaigula hainbeste interesatzen obra bakoitzaren egilearen nortasuna, bai, ordea, intersubjetibotasunaren poetikak sortzen duen esperientzia".