Irribarrez bete dute Zapotxinek eta Maripanpalona Santa Klara ingurua

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 7a

Haurrak pailazoekin argazkiak ateratzen, emanaldiaren amaieran. (Juan Luis Romatet)

Baratzuri zoparen sekretua ikuskizunaren emanaldia izan zen atzo arratsaldean Santa Klara komentu ondoko belardian. Haur eta guraso ugarik gozatu zuten pailazoen saioarekin.

Irribarrez eta alaitasunez bete zen atzo Santa Klara komentu ondoko belardia. Baratzuri zoparen sekretua ikuskizuna eraman zuten Zapotxinek eta Maripanpalonak Zarautzera. Herritar ugari bertaratu zen hara, pailazoen saioak erakarrita, eta haurrek zein haien gurasoek ondo pasatzeko aukera izan zuten. Amaieran, pailazoekin argazkiak ateratzeko parada ere izan zuten etxeko txikienek. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide