Hirien diseinuari eta espazio publikoaren garrantziari buruzko laugarren saioa, gaur Photomuseumen

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 7a

Photomuseuma.

Hiriaren eraldaketa eta memoria izango du ardatz gaurko saioak, eta ohi bezala, doakoa izango da sarrera. 

Photomuseumek antolatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, Hiria zineman zikloarekin jarraituko dute gaur, 18:00etan hasita. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

Zikloaren laugarren saio honetan, hirien eraldaketaz eta memoriaz ariko dira. Gaurko filmak industrialde zaharren desagerpen osteko ordezko etxebizitza-auzo modernoak erakusten ditu. Hiriak eta bertan bizi diren pertsonak jasandako aldaketei buruz hausnartzeko balio duela azaldu dute antolatzaileek.

Proiekzioaren ondoren solasaldia izango da, eta bertaratzen direnek galderak egiteko eta iritzia emateko aukera izango dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide