'Edozein ordutan Gaza gogoan' lelo hartuta, manifestazio zaratatsua egingo dute igandean

Onintza Lete Arrieta

Palestinarren alde malekoian egindako mobilizazio bateko irudia. (Intza Trula)

Zarautz-Palestina herri mugimenduak deitu du protestara eta malekoitik abiatuko dira. Herritarrei txilibituak, kazolak eta bestelako tresnak eramateko eskatu diete. 

Zarautz-Palestina herri mugimenduak ez du atseden hartzeko asmorik uda betean egon arren. Izan ere, igande eguerdirako mobilizazio berri bat antolatu du. Edozein ordutan Gaza gogoan lelo hartuta, malekoian elkartuko dira, Emakumeen Etxearen parean, ekintza zaratatsua egiteko.

Horregatik, antolatzaileek partaideei eskatu diete etxetik eraman ditzatela txilibituak, kazolak eta bestelako tresnak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide