Zarauzko Triatloi Elkarteak Eñaut Errazkin taldekidea bultzatuko du elastikoak eta txapelak salduz

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 5a

Zarauzko Triatloi Taldeak Errazkini laguntzeko erabili duen irudietako bat, txapelaren diseinua erakusteko. (ZTE)

Kona irlako (Hawaii) Munduko Iron Man txapelketarako txartela lortu du zarauztarrak, eta taldeak laguntza eman nahi dio. 

Eñaut Errazkin triatleta zarauztarra Kona irlan (Hawaii) jokatuko den Munduko Iron Man txapelketarako sailkatu da, eta Zarauzko Triatloi Elkarteak bere taldekidea lagundu nahi du. "Bultzadatxo bat emateko", kamisetak eta txapelak erosteko aukera zabaldu du elkarteak. 

Elkartearen sare sozialetan ikus daitezke elastikoaren eta txapelaren diseinua, baita eskaria egin ere. Nahiago izanez gero, mezua bidali daiteke info@zarauzkotriatloia.com helbide elektronikora. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide