Abiatu dute Zaporraren Oroimenezko pilota txapelketaren aurtengo aldia

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 4a

Atzoko partidan lehian aritu ziren bi bikote. (Mireia Galarza Bastida)

Jubenilen eta helduen mailetako partida bana jokatu zituzten atzo arratsaldean Frontoi Txikin, Zaporraren Oroimenezkoaren lehen jardunaldian. 

Abiatu dute dagoeneko Zarautzen Zaporraren Oroimenezkoaren beste edizio bat. Aurtengoaren 60. aldia beteko du esku pilotako txapelketa beterano honek, eta ohi bezala Frontoi Txikin jokatuko dituzte partidak. 32 pilotari arituko dira lehian. 

Final laurdenetako lehen jardunaldiarekin hasi zen atzo txapelketa, eta jubenilen eta helduen kategorietako partida bana jokatu zituzten. Jubenil mailako partidan, Aburuzak eta Errastik 22 eta 10 emaitzarekin irabazi zieten Karrera eta Cestauri, eta helduetan, Escuderok eta Urruzolak 22 eta 16 Txoperena eta Esnaolari. 

Egutegiarekin jarraituz, bihar jokatuko dute txapelketako bigarren jardunaldia, 18:30ean hasita, honako bi partidekin: jubeniletan, Kontreras eta Zabala Gaztañaga eta Berozen aurka arituko dira; helduetan, aldiz, Juaristi eta Juaristi Elizalde eta Bereauren aurka. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide