100 urte bete ditu Germaine Bringeonek

Mireia Galarza Bastida

Xabier Txurruka alkatea, Germaine Bringeonekin batera. (Xabier Txurruka)

100 urte bete dituen emakumea Enrique Bringeon Gran Hoteleko sortzaile eta hasierako kudeatzaile izan zenaren biloba da. Mendeurrenagatik aitortza egin dio udalak.

Germaine Bringeon Elizabide zarauztarrak ehun urte bete ditu, eta mendeurrena baliatu nahi izan du udalak aitortza egin eta lore sorta bat oparitzeko.

100 urte bete dituen emakumea Enrique Bringeon Gran Hoteleko sortzaile eta hasierako kudeatzaile izan zenaren biloba da, baita gerora hotel bera kudeatu zuten Salvador Bringeon eta Margarita Elizabideren alaba ere. Zortzi urte zituela iritsi zen Zarautzera, eta gerora Biarritzen urte batzuk bizi izan bazen ere, 1998. urtean itzuli zen. Egun, hotela kokatzen zen leku berean bizi da, Eguzki Lore urbanizazioan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide