Jendetza batu dute Los 40 Summer Live jaialdiko kontzertuek

Intza Trula

Jende ugari atzo, malekoian, Los 40 Summer Live jaialdiko kontzertu bat ikusten. (Xabier Txurruka)

Bombai, Vicco, Naiara, Lola Tuduri, La Beba eta Pikete talde zein bakarlarien kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten atzo iluntzean Damara gerturatu zirenek. 

Los 40 Summer Live musika jaialdia ospatu zuten atzo iluntzean malekoian, Dama parean. Ilunabarrarekin batera hasi zituzten kontzertuak, 21:00 aldera, eta jendetza elkartu zen oholtzaren inguruan. 

Aurtengo edizioan, Bombai, Vicco, Naiara, Lola Tuduri, La Beba eta Pikete talde zein bakarlariek kontzertu bana eskaini zuten. David Alvarez Los 40 irrati kateko esatari eta DJak gidatu zuen saioa.

Los 40 Summer Live jaialdiaren bira Caceresen (Extremadura, Espainia) abiatu zuten uztailaren 9an, eta Simancasen amaituko da abuztuaren 7an. Guztira, 22 hiritan eta herritan eskainiko du emanaldia uda sasoi honetan.

Bombai taldea atzo, Los 40 Summer Live jaialdian kontzertua eskaintzen. (Xabier Txurruka)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide