Donostia Klasikoa dela eta, larunbat goizean Nafarroa kalea itxita egongo da

Enara Ariznabarreta

Txirrindulariak Nafarroa kaletik igarotzen. (Zarauzko Hitza)

Larunbatean, goizeko 11:00etatik 12:00etara, Nafarroa kalea moztuta egongo da Donostia Klasikoa proba dela eta.

Larunbat goizetik aurrera jokatuko dute Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba. Honek eragina izango du txirrindulariek igaroko dituzten herri askotako trafikoan, eta horregatik, Nafarroa kalea moztuta egongo da goizeko 11:00etatik 12:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide