Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote 2021ean gazte bat autoz harrapatuta hil zuen gidariari

Intza Trula 2026ko uztailaren 29a

Auto baten barrualdea. (Pixabay)

Nafarroa kalean gertatu zen, eta 21 urteko gazteak semaforoa gorrian zegoen bitartean eta aurikularrak jantzita zituela zeharkatu zuen zebra bidea. Gainera, akusatuak 400.000 euro ordaindu beharko dizkie hildakoaren senideei. Dena den, epaia ez da irmoa, kondenatuak helegitea jarri baitezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

2021. urtean Nafarroa kalean gazte bat autoz harrapatuta hil zuen gidariari bi urteko espetxe zigorra ezarri diote. 21 urteko gazteak semaforoa gorrian zegoenean zeharkatu zuen zebra bidea, eta musika entzuteko aurikularrak ere jantzita zituen.

Orain, zuhurtziagabekeriaz egindako giza hilketa leporatzen dio epaileak akusatuari, eta espetxe zigorra ez ezik, 400.000 euroko kalte ordaina ere ordaindu beharko die hildakoaren senideei.

Istripuaren ondoren egindako alkoholemia proban negatibo eman zuen auto gidariak, baina 67 kilometro orduko abiaduran zihoan gehienezko abiadura baimendua 50 kilometro orduko den errepidean.

Hala eta guztiz ere, epaileak ezarritako zigor hau ez da irmoa; izan ere, akusatuak helegitea jar dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide