'Tres de más' komediazko filma emango dute daatozen egunetan Modelon

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 31

Gaurtik hasi eta datorren asteartera bitartean, Tres de más pelikularen hamar saio eskainiko dituzte. 

Mar Olid zuzendariak Tres de más komediazko pelikula berria estreinatu du, eta gaurtik hasita asteartera arte Zarauzko Modelo aretoan ikusteko aukera izango da. Aktore taldea Salva Reinak, Kira Mirók, Luna Fulgenciok, Ian Cortegosok, Adriana Bidaek, Antonio Pagudok eta Marta Hazasek osatzen dute.

Pelikula honek Julia eta Ernestok duten bizitza erakusten du: harreman inbidiagarria, karrera arrakastatsuak eta, batez ere, seme-alabarik gabeko bizitza ideala. Egun batean, esnatu eta hiru haurrekin egiten dute topo, beraien bizitza perfektua atzean utziz. Gauetik goizera guraso izaten ikasi beharko dute, eta haurrak nondik atera diren eta haietaz nola libra daitezkeen deskubrituz.

Gaur, ostirala

  • 17:00. Tres de más.
  • 19:30. Tres de más.

Bihar, larunbata

  • 18:00. Tres de más.
  • 20:30. Tres de más.

Etzi, igandea

  • 16:45. Tres de más.
  • 19:15. Tres de más.

Etzidamu, astelehena

  • 17:00. Tres de más.
  • 19:30. Tres de más.

Abuztuak 4

  • 17:30. Tres de más.
  • 20:00. Tres de más.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide