Abuztuaren hasierarekin batera, reggae doinuz girotutako egitaraua antolatu dute etzirako. Bi urteren ondoren, Revolutionary Brothers eta King Konsul Surtidor kafetegira itzuliko dira. Emanaldia 19:30ean hasiko da, Revolutionary Brothers hasiko baita reggae doinuekin giroa berotzen. King Konsulen txanda 20:30ean izango da, eta honek ere reggae kontzertua eskainiko du, Revolutionary Brothersek jarritako musikarekin. King Konsulek adierazi duenez, "gogo handiz" dago bi urteren ostean Surtidor kafetegira itzultzeko.