Los 40 summer live jaialdia egingo dute uztailaren 31n Zarautzen, eta aurreko urteetan egin bezala, gaueko tren zerbitzu berezia jarriko du gau horretan Euskotrenek Donostia-Zumaia linean. Hiruna tren izango dira gauean zehar bi noranzkoetan. Honako orduetan aterako dira aipatu trenak.
- Zarautz-Zumaia (Zarauzko geltokitik): 00:29an, 02:29an eta 04:29an.
- Zumaia-Zarautz: 00:41ean, 02:41ean eta 04:41ean.