Jakes Iruretagoiena hirugarren Gipuzkoako Aizkolari Gazteen Txapelketan

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 25a

Jon Zalduak irabazi du Gipuzkoako Aizkolari Gazteen txapelketa. 4 Arroako kanporaketan, berriz, Maddi Gesalagak, Ane Cestauk, Alba Zubiriak eta Maddi Salterainek egin dute aurrera.

Festa giro betean dira Santio Erreka auzoan. Pasa den larunbatean hasi ziren auzoko festak ospatzen, eta asteburu honetan ere badago zerekin gozatua. Hain justu ere, gaur, Santio Egunez, herri kirol jaialdia egon da auzoan. Batetik, Gipuzkoako Aizkolari Gazteen txapelketa jokatu dute eta, bestetik, 4 Arroa txapelketako kanporaketa.

Aizkolari Gazteen Txapelketari dagokionez, hiru aizkolari izan dira lehian: Eneko Esnaola, Jakes Iruretagoyena Izeta V.a eta Jon Zaldua. Txapela Zalduarentzat izan da, 10 minutu, 17 segundo eta 44 ehuneneko denboran burutu baititu lanak. Bigarren sailkatua, berriz, Esnaola izan da, 10 minutu, 48 segundo eta 32 ehuneneko denborarekin. Izeta V. izan da hirugarren, 11 minutu, 12 segundo eta 81 ehuneneko denborarekin.

4 Arroa txapelketako kanporaketan, berriz, bost harri jasotzaile izan dira nor baino nor gehiago: Ane Cestau, Maddi Gesalaga, Irati Osinalde, Maddi Salterain eta Alba Zubiria. Bost harri jasotzaile horietatik lau sailkatu dira abuztuaren 10ean egingo den hurrengo 4 Arroako txapelketarako: Maddi Gesalagak, Ane Cestauk, Alba Zubiriak eta Maddi Salterain. Honakoak izan dira gaurko kanporaketako emaitzak:

(Argazkiak: Ibon Errazu eta utzitakoak).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide