Baloiak airean dabiltza Desertu Txikian

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 25a

Lehen aldiz antolatu du Zarauzko Aidean boleibol klubak Aidean Zarautz hondartzako boleibol txapelketa. Goizean eman diote hasiera binakako txapelketari, eta egun osoan zehar jokatuko dituzte partidak. Bihar, berriz, lauko taldeen txapelketaren txanda izango da.

Gaur goizean eman diote hasiera I. Aidean Zarautz hondartzako boleibol txapelketari, Desertu Txikian. Zarauzko Aidean boleibol klubak antolatu du txapelketa lehen aldiz, eta giro ederrean ari dira partidak jokatzen. Gaur binakako txapelketa ari dira jokatzen, emakumezko zein gizonezko taldeak. 10:00etan eman diote hasiera txapelketari, eta 20:00 bitartean jokatuko dituzte partidak.

Bihar, berriz, lauko taldeen txapelketaren txanda izango da. Biharko lehiaketako taldeak mistoak izango dira, eta partidak, gaurko moduan, 10:00etatik 20:00 bitartean jokatuko dituzte. Gaurko eta biharko txapelketetan, talde bakoitzak, gutxienez, hiru partida jokatuko ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide