Aurten ere, Zarautz "uda eta turismoa bakarrik ez dela" erakusteko helburuarekin, Malekoia 365 Egun egitasmoa antolatu dute herriko hainbat eragilek. Larunbatean izango da egitasmoa, 18:00etatik 21:00etara bitartean, Musika Plazan eta malekoian.
Herriko eragile desberdinek antolatu dute egitasmoa: Zirika euskara elkartea, Arrai Zopa - Montetxio abesbatza, Arranoko gitarra jotzaileak, Zarautztrik, Herriko plaza dantzariak, Goizeko Ihintza txistulariak eta Azken Portuko muralgileak.
Aurtengoan, gainera, 100 alargunen dantza egingo dute egitasmoaren egunean. Hori dela eta, antolatzaileek bideo bat zabaldu dute, eta parte hartu nahi duen orori etxean praktikatzeko eskatu die.
Honakoa da larunbaterako prestatu duten egitaraua:
- 18:00-19:30. Antolatzaileen emanaldiak, malekoian eta Musika Plazan.
- 19:30. Ekitaldi bateratua Galtxagorri elkartearen aurrean.
- Ondoren. Kalejira malekoitik Musika Plazara.
- 20:30. Ekitaldi bateratua Musika Plazan.