Lehiakortasunaren saria irabazi du Lukas Blancok Iruñerriko Itzuliko hirugarren etapan

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 24a

Blanco, lehiakortasunaren saria jasotzen, atzoko etaparen ostean. (Utzitakoa)

Sailkapen orokorrean 45. sailkatua da Blanco, eta atzo jokatutako hirugarren etapan lehiakortasunaren saria lortu zuen. Gaur amaituko da aurtengo Iruñerriko Itzulia, lau etaparen ondoren.

Asteartean hasi zen Iruñerriko Itzulia, eta gaur amaituko da. Lau egunez, junior kategoriako 200 txirrindulari inguru Nafarroako hiriburuko inguruetan lehiatu dira. Tartean izan da Viveros San Anton taldeko Lukas Blanco zarauztarra. Gaur gaurkoz sailkapeneko 45. postuan badago ere, atzo jokatutako hirugarren etapan lehiakortasunaren saria lortu zuen Blancok.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide