San Inazio jaiak ospatuko dituzte datorren astean Azpeitian. Lurraldeko beste herri askotan egin bezala, Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzua indartuko du egun horietarako, jai giroak erakarrita Azpeitira bertaratuko den jendearen joan etorria errazteko. Zumaia eta Azpeitia arteko autobus gehiago jarri dituzte, eta horietako batzuk Getariara eta Zarautzera ere helduko dira.
Honakoak izango dira festak direla eta Lurraldebusek eskainiko dituen zerbitzuak:
Uztailaren 30etik 31erako gaua, eta uztailaren 31tik abuztuaren 1erako gaua
- 00:30. Azpeitia-Zestoa-Zumaia.
- 02:30. Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz.
- 04:30. Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz.
- 06:30. Azpeitia-Zestoa-Zumaia (uztailaren 30etik 31rako gauean bakarrik).
Abuztuaren 1etik 2rako gaua
Azpeitira joateko
- 23:45. Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia.
- 01:15. Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia.
- 03:15. Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia.
- 05:15. Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia.
Azpeititik bueltatzeko
- 00:30. Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz.
- 02:30. Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz.
- 04:30. Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz.
- 06:10. Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz.