Zabalik dago Aritzbatalde kiroldegiko datorren ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 24a

Aritzbatalde kiroldegiko igeriketa ikastaroak. (Utzitakoa)

Datorren ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Plaza batzuk hurrenkeraren arabera esleituko dituzte, beste batzuk, aldiz, zozketa bidez.

Aritzbatalde kiroldegiko 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, eta haur eta helduen igeriketa ikastaroetan zein helduentzako areto-jardueretan eman daiteke izena. 

Helduen igeriketa ikastaro batzuetan eta areto-jarduera guztietan, plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dituzte. Haur igeriketako ikastaroetan eta hiruhileko helduen igeriketa ikastaro batzuetan, berriz, zozketa bidez banatuko dituzte plazak.

Zozketan parte hartu nahi dutenek uztailaren 16tik abuztuaren 9ra egin beharko dute. Zozketan parte hartu ez dutenek, aldiz, abuztuaren 24tik aurrera eman beharko dute izena, izan ere, libre geratzen diren plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Informazio gehiago nahi dutenek @kirolazarautz Instagram kontua jarraitu, Zarauzko Udalaren webgunea kontsultatu edota Aritzbatalde kiroldegira jo dezakete.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide