Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, azoka solidarioa egingo dute larunbatean eta igandean Merkatu plazan, egun osoan zehar, 10:30etik 20:00etara. Ohi bezala, bigarren aukerako liburuak, diskoak eta bestelako materialak jarriko dituzte salgai. Era berean, herritarrek etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, erabiltzaile berrien esku jartzeko.
Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen helburua da kulturaren bidez bazterketa egoeran dauden pertsonei laguntzea. Azoka hauetatik lortzen duten etekina aipatu pertsonengana bideratzen dute.