'Hiria zineman' zikloarekin jarraituko dute gaur Photomuseumen

Intza Trula 2026ko uztailaren 24a

Hiri bat. (Pixabay)

Zikloaren barruko hirugarren saioa izango da, eta ohikoa den moduan, 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek antolatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Hiria zineman zikloaren hirugarren saioa egingo dute gaur arratsaldean zinema museoan. 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.

Hirugarren saio honek hiri handien beste errealitate bat ezagutzea izango du helburu. Filmak turismoaren eta kontsumoaren irudiaren atzean ezkutatzen diren desberdintasun sozialak eta etxebizitzaren arazoak erakusten ditu, haurren begiradatik kontatutako istorio baten bidez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide