Zarauzko Udalak aurten, errenta aitorpena euskaraz egiten duten zarauaztarren artean bi lagunentzako bina otordu zozkatu ditu, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko asmoz.
Izaskun Angoitia eta Koldobike Muniain izan dira zozketaren irabazleak, eta bi lagunentzako menua irabazi dute Kirkilla jatetxean. Irune Urbieta Euskara zinegotzia arduratu da saria emateaz. Udalak apimarratu du irabazleek baldintzak betetzen dituztela konprobatu dutela, Ogasunarekin batera.