Ramona's First Evil Boyfriend hirukotea arduratuko da bihar Arranoko terraza girotzeaz. Ohi bezala, aurtengo Arranopolako laugarren kontzertua 20:00etan hasiko da.
Konfinamenduan sortu zuten taldea Andrea Pozo azkoitiarrak, Josemari Unanue hendaiarrak eta Julen Hidalgo azpeitiarrak. Talde honen musikak Loving, Cocteau Twins eta The Do taldeen eragina du, besteak beste. Pandemian atera zuten lehen diskoa, eta bi urte geroago, Mnemosyne lana argitaratu zuten, proposamen berri bat eginez: pop intimista. Eatxi izeneko hirugarren disko berria aurkeztuko dute bihar Arranoko agertokian.