'La Odisea' eta 'Vaiana' filmak, gaurtik asteartera Modelon

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 24a

Christopher Nolanen La Odisea abenturazko filma, eta genero berdintasuna sustatzeko bereziki gomendatutako Vaiana pelikula ikusteko aukera izango da Modeloko pantaila handian.

La Odisea eta Vaiana filmak emango dituzte ostiraletik hasi eta asteartera bitartean Modelo aretoan. Vaiana genero berdintasuna sustatzeko bereziki gomendatutako filma da; La Odisea, berriz, Christopher Nolan zuzendariaren abenturazko film berria da.

2024. urtean hasi zen Nolan La Odisea idazten, eta urte berean, Universal Pictures ekoiztetxearekin finkatu zuen proiektua. Filma Homeroren poema epiko ospetsuaren egokitzapen berria da. Bertan, Odiseok Troiako gerran parte hartu ondoren bere sorterrira, Itakara, itzultzeko egin zuen bidaia kontatzen du. Aktoreen taldea Matt Damonek, Tom Hollandek, Anne Hathawayek, Zendayak, Lupita Nyong'ok, Robert Pattinsonek eta Charlize Theronek osatzen dute, besteak beste.

Vaiana filma, 2016ko izenburu bereko film animatuaren moldaketa, frankiziaren hirugarren atala da. Thomas Kail arduratu da filma zuzentzean, eta aktoreen taldea Dwayne Johnsonek, Catherine Laga'aiak, John Tuik, Frankie Adamsek eta Rena Owenek osatzen dute. Vaianak ozeanoaren deiari erantzungo dio eta, lehen aldiz, bere Motunui uharteko arrezifetik harantzago bidaiatuko du Maui erdijainkoarekin, bere herriari oparotasuna itzultzeko bidaia ahaztezin batean.

Bi emanaldietarako sarrerak Kutxabank Sarrerak atari digitalean zein Modelo aretoko leihatilan erosi daitezke.

Uztailak 24, ostirala

  • 17:00. Vaiana
  • 19:30. La odisea
Uztailak 25, larunbata
  • 18:00. La odisea
  • 21:30. La odisea

Uztailak 26, igandea

  • 16:45. Vaiana
  • 19:15. La odisea
 
Uztailak 27, astelehena
  • 17:00. La odisea
  • 21:00. La odisea
Uztailak 28, asteartea
  • 17:00. Vaiana
  • 19:30. La odisea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide