Datorren asteartean zabalduko dituzte tiobiboak malekoian

Enara Ariznabarreta

Scalextric haurren atrakzioa. (Utzitakoa)

Ohi bezala, abuztuaren 23ra arte egongo dira zabalik, eta horiek ohiko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da.

Datorren asteartean zabalduko dituzte tiobiboak malekoian, Galtxagorri parean, Munoa plazako lanak direla eta. Urtero bezalaxe, abuztuaren 23ra arte egongo dira irekita, haur, gazte zein helduren gozamenerako.

Barraken eguneroko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da; ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, berriz, 01:00etara luzatuko dute itxiera ordua. Amabirjinetan, abuztuaren 15ean eta 16an, aldiz, 17:00etatik 02:00era zabalduko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide