Zabalik dago Marta Maruganen erakusketa berria Sanz Enean

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 18a

Irailaren 13ra arte egongo da ikusgai, egunero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta azken hogei urteotan Maruganek sortutako lanen aukeraketa zabala egongo da bertan.

Atzo zabaldu zuen erakusketa Marta Marugan Arbones artista donostiarrak (Gipuzkoa) Zarauzko Sanz Eneako erakusketa aretoan. Azken hogei urteotan Maruganek sortutako lanen aukeraketa zabala egongo da bertan. Hain zuzen ere, artistaren ibilbidea ezagutzeko eta haren unibertso sortzailean murgiltzeko aukera izango dute bisitariek.

Sortze prozesuan pigmentuekin, pintzelkadekin eta materialekin etengabe esperimentatzen du. Olio ez-sintetikoak eta formula tradizionalekin egindako pigmentuak erabiltzen ditu, eta margolana aurrera doan heinean, harekin "elkarrizketan" aritzen dela azaldu du artistak. Erakusketa irailaren 13ra arte egongo da ikusgai, egunero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide