Bisai hirukoaren pop-rocka, Arranoko terrazan

Gorka Eizagirre 2026ko uztailaren 17a

Ohi bezala, jende ugari bertaratu zen Arrano tabernaren kanpoko terrazara, ostegun arratsaldetako musika proposamenaz gozatzera.

Arranopola kultur ekimeneko hirugarren kontzertu saioa eskaini zuten atzo arratsaldean Nafarroako Bisai hirukoteak; hasiera batean, Bizkaiko Kak taldeak eskaini behar zuen, baina osasun arazoengatik ezin izango dute bertaratu, eta programazioa aldatu zuten antolatzaileek. Ion Mayordomok, Joseba Alemanek eta Unai Urrozek popa eta rocka uztartzen dituen proposamen interesgarria taularatu zuten Arranoko terrazako agertokian, eta bertaratu zirenek iluntze atsegina igarotzeko aukera izan zuten. 

Datorren astean, uztailaren 23an, Ramona's First Evil Boyfriend taldearen txanda izango da. Azkoitiko hirukoak Eatxi diskoa kaleratu zuen martxoan, eta lan berria aurkeztuko du zuzenean Musika Plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide