Europako txapelketa jokatuko du Markel Errastik Espainiako selekzioarekin

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 18a

Errasti, Frantziaren aurka jokatutako lagunarteko batean. (Roberto Campillo)

Zarauztarra uztailaren 29tik abuztuaren 9ra bitartean Serbian jokatuko den jubenil mailako Europako txapelketan izango da. Uztailaren 24tik 26ra, berriz, Eskandiberiar Txapelketa jokatuko du Suedian, Europako txapelketa prestatzeko helburuarekin.

Jubenil mailako gizonezkoen Europako eskubaloi txapelketa jokatuko dute Serbian uztailaren 29tik abuztuaren 9ra bitartean. Bertan arituko da Markel Errasti zarauztarra Espainiako selekzioarekin. Ezker hegalekoak denboraldi bikaina burutu du, eta Europako txapelketarako deialdiarekin egindako lan guztiaren saria iritsi zaio zarauztarrari.

Txapelketa prestatzeko asmotan, bihar elkartuko da taldea Granollersen (Herrialde katalanak). Zenbait entrenamendu burutu ostean, Suediara bidaiatuko dute, Eskandiberiar Txapelketa jokatzeko uztailaren 24tik 26ra. Suediakoa Europako txapelketaren aurretik izango duten azken proba izango da, eta Norvegia, Portugal y Suediaren aurka arituko dira Francisco Javier Marquezen mutilak.

Azkenik, Serbiara bidaiatuko du taldeak, eta bertan jokatuko dute Europako txapelketa. Espainiako selekzioa F multzoan lehiatuko da, Austriaren, Faroe Uharteen eta Finlandiaren aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide