Ibai Paredesen Oroimenezko Urpeko Arrantza Lehiaketa egingo dute igandean

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 17a

Ibai Paredesen Oroimenezko Urpeko Arrantza Lehiaketako irudi bat. (Guka)

Mollarri eta Igeldo artean jokatuko dute urpeko lehiaketa, Euskadiko Arrantza Federazkioak eta Zarauzko Urpekoak elkarteak antolatuta; ondoren, bazkaria egingo dute Orioko kirol portuan, Muskuilu Harria elkartearen egoitzan.

Ibai Paredesen Oroimenezko Urpeko Arrantza Lehiaketa jokatuko dute igande honetan, Euskadiko Arrantza Federazkioak eta Zarauzko Urpekoak elkarteak antolatuta, eta Orioko Muskuilu Harria elkarteak lagunduta. Txapelketa Mollarri eta Igeldo artean egingo dute, eta ondoren, bazkaria egingo dute Orioko kirol portuan, aisialdi elkartearen egoitzaren kanpoaldean. 

Izena emateko epea zabalik dago lehiaketetarako; egunean bertan ere eman daiteke, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago, Orioko kirol portuan bertan. 09:00etan hasiko da, eta ontzi bakoitzean gutxienez bi pertsonek jona beharko dute, batek ur azpian arrantzatzen duen bitartean besteak ontzi barruan egon beharko baitu. Bost ordu izango dituzte lanak egiteko, eta sari banaketa 14:30 aldera izango dela aurreikusi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide