'Ekilikua' ikuskizunarekin abiatuko dute gaur udako Antzerkia Familian zikloa

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 16a

Gari, Lontxo eta Joselontxo pailazoak Zarautzen. (Aritz Mutiozabal)

Gari, Lontxo eta Joselontxo pailazoen 30. urteurreneko antzezlana izango da, eta Santa Klara komentuaren kanpoaldean izango da ikusgai, 18:30ean hasita.

Beste uda batez, Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak Antzerkia Familian zikloa antolatu du, eta hainbat ikuskizun ikusteko parada izango da uztaila eta abuztuan zehar, etxeko txikien gozamenerako. Emanaldi guztiak ostegun arratsaldetan izango dira, 18:30ean hasita, Santa Klara komentuaren kanpoaldean. Estreinako saioa gaur bertan izango da, Gari, Lontxo eta Joselontxo pailazoen Ekilikua ikuskizunarekin; hirukotearen 30. urteko ibilbidea ospatzen duen obra berria antzeztuko dute, hain zuzen ere.

Hurrengo asterako, uztailaren 23rako, Amezti antzerki taldearen Kay Robot obra bertan behera geratu dela jakitera eman dute antolatzaileek. Bien bitartean, ez dute iragarri ordezko emanaldirik izango den ala ez. Gainerakoan, honako hau da aurtengo Antzerkian Familian zikloaren egitaraua:

  • Uztailak 30. Pausa (Cia Ni Mu)
  • Abuztuak 6. Baratzuri zoparen sekretua (Zapotxin)
  • Abuztuak 13. Ardatzak (Zirkozaurre)
  • Abuztuak 20. Baboom (Xabi Larrea)
  • Abuztuak 27. Sardina freskue (Eidabe)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide