Bisai hirukotea, gaurko Arranopolan

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 16a

Bisai taldeko kideak. (Unai Alberdi)

Hasiera batean Kak taldearen kontzertua aurreikusten bazen ere, azkenean Bisai talde nafarrak girotuko du gaurko Arranopola kultur ekimena. Ohi bezala, 20:00etan hasiko da kontzertua, Arrano tabernaren kanpoko agertokian.

Aurtengo Arranopola kultur ekimeneko hirugarren kontzertua eskainiko du Bisai talde nafarrak gaur, 20:00etan hasita, Arrano tabernaren kanpoko agertokian. Hasiera batean gaurko kontzertua Kak talde bizkaitarrak eskaini behar bazuen ere, osasun arazoengatik ezin izango dute bertaratu, eta Bisai hirukoteak ordezkatuko du.

Ion Mayordomok, Joseba Alemanek eta Unai Urrozek osatzen dute Bisai taldea. Mayordomok eta Urrozek Pleura taldean jotzen zuten lehenago, baina 2024an sortu zuten Bisai. Duela urtebete plazaratu zuten Hemen naiz lehenengo diskoa, eta taldekideek nabarmentzen dutenez, "rock suabea edo pop gogorra" bezala definitzen da beraien musika.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide