Marta Maruganek erakusketa zabalduko du bihar

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 15a

Lumumbaren hortza. (Mata Marugan)

Bihartik hasita, irailaren 13ra arte egongo da erakusketa zabalik Zarauzko Sanz Eneako erakusgelan.

Gaur arratsaldean zabalduko du Marta Maruganek bere erakusketa berria Zarauzko Sanz Eneako erakusgelan, 18:00etan hasita. Irailaren 13ra arte egongo dira lanak ikusgai, egunero 18:00etatik 20:00etara.

Erakusketa bost areto desberdinetan banatuta egongo da, eta 1999tik 2025era bitartean egindako 65 lan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Maruganen ibilbide artistikoaren errepaso bat da, eta bere unibertso sortzailea erakusten du. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide