Poesia errezitaldi musikatua, bihar Santa Klaran

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 14a

Maddi Sarasua. (Anitxu / Wikimedia)

Maddi Sarasuak, Ainhoa eta Ixa Sarasua eta Julen Lezaunek, beraiek ondutako Biharraren hegietan poema-bildumaren errezitaldia esainiko dute Santa Klara komentuan.

Dandak ekintza eta jarduera desberdinak antolatu ditu udararako Udanda ekimenaren barruan. Bihar, asteazkenez, poesia errezitaldi musikatuaz gozatzeko aukera izango da Santa Klara komentuare kanpoaldean, 19:30ean hasita.

Maddi Sarasuak Biharraren hegietan poema-bilduma aukeztuko die bertaratzen direnei, Ainhoa eta Ixa Sarasua eta Julen Lezaunekin batera. Gainera, pintxoak eta edariak ere egongo dira salgai.

Egitaraua

Uztailak 18, larunbata

  • 10:30. Futbol txapelketa + parrillada.

Uztailak 25, larunbata

  • Tailerrak.

Uztailak 28, asteartea

  • Volley txapelketa.

Abuztuak 1, larunbata

  • Artisten eguna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide