Apirilean hasi zituzten Aresti eta Mendilauta kaleen inguruko guneetako birrurbanizazio lanak, eta "obrengatik eragindako bizilagunen laguntzari esker", hiru hilabete eskasetan buru du jarduketa Mariezcurrena Taldearen baitan dagoen Zubierder enpresak. Hori dela eta, Zarauzko Udalak oinezkoentzako zabaldu zituen Aresti eta Mendilauta kaleak ostiralean.
Jarduketaren helburua "Zarauzko Golfaren mugakide den gune horretako azpiegiturak hobetzea" izan da. Hain zuzen ere, "kale horien birrurbanizazioa zen inguruko bizilagunekin egindako bileretan gehien errepikatu zen eskaeretako bat". Obra epe-muga baino lehen gauzatu da, eta Xabier Txurruka alkateak eskerrak eman nahi izan dizkio Zubieder enpresari, izan ere, “ez da ohikoa honelako obra bat gauzatu den bezain azkar eta ondo egitea".
Lanak lehiaketa publiko bidez esleitu zitzaizkion Construcciones Zubieder SL enpresari, eta 646.470,21 euroko aurrekontua eta lau hilabeteko gauzatze epea izan du. Iban San Martin Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azpimarratu du "eskerrak eman nahi dizkietela kaltetutako erkidegoetako bizilagunei egindako ahaleginagatik". "Zarauztar asko gustura izango dira, uda-sasoi honetan hondartzara sartzeko bide nagusietako bat baita hau", adierazi du San Martinek.