Pilotari gaztetxoen udako txapelketak baditu irabazleak

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 14a

Azken bi hilabeteetan lehian aritu ostean, larunbat arratsaldean jokatu zituzten finalak Frontoi Txikin. Erakustaldi ederra eskaini zuten benjamin, alebin eta infantil mailako pilotariek.

Zarauzko pilota eskolak denboraldiari bukaera eman zion larunbat arratsaldean, pilotari gaztetxoen udako txapelketako finalak jokatuz Frontoi Txikin. Ekaina eta uztaila bitartean 50 gaztetxok hartu dute parte lehiaketan, eta horietako hainbatek lortu zuten azken txanpako sailkatzea. Guztira, finaleko lau nogehiagoka jokatu zituzten, maila ederra erakutsiz.

Benjaminen 2.mailan Aratz Lasa nagusitu zen 18-11ko emaitzarekin, Hodei Ramiroren aurka. Benjamin 1. mailan, berriz, Julen Iturrioz gailendu zitzaion Gorka Zumetari, 18-12koarekin. Alebinetan eta infantiletan binaka jokatu zuten partida: alebimetan, Adei Orbegozok  eta Julen Lizasok osatutako bikoa nagusitu zen 18-8, Julen Segurolaren eta Enaitz Agirreren aurka; infantiletan, Bittor Eizmendi-Urko Silvan izan ziren garaile,  Ekai Uria -Weslly Mayorgaren aurka 18-8 irabazi ondoren.

Klubak pilota eskolako gaztetxo guztiak zoriondu dituzte egindako txapelketa bikainagatik. Era berean, datorren denboraldian pilota eskolan izena eman nahi dutenek 629 43 60 26 zenbakira deitu dezakeetela jakinarazi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide