Hondartzako eskubaloiaren festa izan da asteburu osoan zehar Zarauzko Desertu Txikian. Partida ugariren ostean, atzo arratsaldean jokatu zituzten finalak. Emakumezkoen txapelketan Las panteras de Michoacan taldea izan zen txapeldun eta, gizonezkoenean, berriz, Gora Ota.
Horiek horrela, emakumezkoen txapelketako azpitxapelduna Petxotes taldea izan zen eta, gizonezkoenekoa, aldiz, Manolis. Finaletako jokalari onenen sariak ere banatu zituzten, eta Izei Permach eta Jon Paul Zabalarentzat izan ziren hauek.
Argazkiak: utzitakoak.