Urko Iruretagoiena 'Izeta' Cadizekin arituko da datorren denboraldian

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 12a

Urko Iruretagoiena 'Izeta' futbolari aiarra. (Artxibokoa)

Andaluziako klubean arituko da aurrelaria datozen bost denboraldietan Bilboko Athleticek utzita. Aurreko denboraldian klub zuri-gorriko lehen taldean aritu zen Zarauzko bizilaguna eta 16 partida jokatu zituen gol bat sartuz. 

Urko Iruretagoiena Izeta futbolari aiarra Espainiako futboleko bigarren mailan lehiatuko da datorren denboraldian, Cadizko futbol klubean, hain zuzen. Bilboko Athleticek utzita arituko da aurrelaria datozen bost denboraldietan Andaluziako taldean.

1998an Aian jaioa, Gasteizen, Getxon eta Amorebietan trebatu zen gaztetan, 2023an Athleticek fitxatu aurretik. Talde zuri-gorrian goleatzaile nagusia izan zen Izeta 2023-2024 denboraldian, Bigarren Federazioa kategorian 22 gol sartu baitzituen. Mirandesekin 15 gol egin zituen LaLiga Hypermotion-en estreinaldian, eta aurreko denboraldian Athleticeko lehen taldean aritu zen. 16 partida jokatu zituen bertan, gol bat sartuz. 

Talde zuri-gorriak eskerrak eman dizkio Izetari izan duen "konpromiso eta dedikazioagatik", eta "zorterik onena" opa dio bere etorkizun pertsonal zein profesionalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide