Elkano auzoan zenbait konponketa lan egin ditu Aiako Udalak

Julene Sorarrain

Elkano auzoko frontoia. (Julene Sorarrain)

Frontoiko zoru irristakorra konpondu dute, baita euri uren sarrera saihesteko sarea jarri eta pilotalekuko hormak margotu ere.

Iazko hilabetean hainbat lan egin zituen Aiako Udalak Iturriotz auzoan, eta besteak beste, zorua berritu, baita San Joan ermitara doan zubia konpondu ere.

Oraingo honetan, berriz, konponketak Elkanon egin dituzte. Horien artean, frontoiko zoru irristakorra konpondu dute, baita euri uren sarrera saihesteko sarea jarri eta pilotalekuko hormak margotu ere. 

Udalak nabarmendu duenez, "auzoz auzo herritarren beharrei erantzuten jarraitzen dugu". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide