Zarautz Gukak aurten ere prest du arraun denboraldiko porra. Herriko bi talde dabiltza lehian, KAE 1 eta ETE ligetan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetu dugu porran.
Irabazleak Mola Molan bi lagunentzako otordua irabaziko du.
Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.
Animatu eta parte hartu! Zorte on!
Porra egiteko epea igande eguerdian, 12:00etan, amaituko da.